2012/06/06

Adunako Lehen hezkuntzakoekin lankidetza proiektua

Hirugarren mailako ikasle batzuk Adunako lehen hezkuntzako ikasle batzurekin proiektu batean parte hartu dute. Adunako ikasleek maketa bat egin dute proiektu bezala: ikastetxeko maketa. Oso lan polita egin dute irudietan ikus dezakezuenez! 

Eraikuntza barruan argi sistema bat konektatu dute. Argi hauek etengailu bati eraginda piztu-itzali daitezke.

Gure ikasleek, aldiz, kanpoan dauden farolak (ledak) iluntzerakoan pizteko behar zuten zirkuitua prestatu dute (egunez ledak itzalita egon beharko lirateke). Argazki hauetan ikus daiteke nola iluntzerakoan ledak piztu egiten diren: 
Azken argazki honetan ikus dezakegu argi guztiak piztuta dauden kasua:

      

Gure ikasleak bideo bat prestatzen ari dira erabili dugun zirkuitua azaltzeko. Baina luzatzen ari garenez,... hurrengo sarrerarako utziko dugu hori!!

2 comentarios:

Adunako Herri Eskola dijo...

Oso polita gelditu zaigu, ezta? mila esker berriro laguntzagatik, eta ea datorren ikasturtean beste zer edo zer lantzeko aukera dugun. Aioooooooo!

ksukun dijo...

Guri oso interesgarria iruditu zaigu horrelako proiektu batean parte hartzea! Gainera oso txukuna geratu dela esan beharra dago. Zorte on kurtso amaieran!!

100 egun

Beno ba lantoki berrian 100 egun egin ditut. Baloratzeko garaia? Ez. Komentatu nahi dudana da nere hurrengo formakuntza IoT-era bideratzen ...